Hona hemen egindako galderak eta ardenticek erantzundakoa:
Nondik dator hackmeetinga? Zeintzuk dira bere hastapenak? eta nola antolatu duzue Gernikako hau?
Lehena, duela urte asko, Italian egin zen, ziurrenik Europa mailakoa zelarik. Hortik abiatuta ikusi genuen inoiz ikusten ez garenok egun batzuk hartu, batu eta proiektu handi bat aurrera ateratzea ondo egongo litzatekeela. Gurea, Italiakoan oinarrituta dago.
Antolaketari dagokionez, betiko legez internet bidezko asanblada baten bidez antolatu da, denok parte hartzeko modu batean. Ekipo lokal bat dago, gaztetxetik edo zentro sozialetik gertuen dagoena da. Horrek, aste osoan zehar, hasi baino lehen, leihoak jarri, sistema elektrikoa ezarri, azken finean gauzak antolatzen ditu, hackline sareko denak datozenerako dena prest egoteko, sareak edo serbidorak esaterako. Kasurako “Hackelarre” hau.
Zenbatgarren edizioa da eta zergatik aukeratu duzue Astran egitea?
Zortzigarrena edizioa da Gernikako hau, lehena Bartzelonan egin zen, joan den urtean Mataron, Sevillan ere egin da, Iruñean egin zen eta aurton Gernika edo Zaragoza artean aukeratu zelarik. Ostera, Astra aukeratu dugu oso espazio handia delako Gazte Asanblada den koordinadorak aukera eman zigulako eta Euskal Herri mailan izen handiko lekua delako.
Zelako harrera izan du aurtengo hackmeeting honek?
Astrako jendearekin oso ondo konpontzen gara, laguntza asko eman digute eta guztion artean lan asko egin dugularik. Oso gustura gaude. Topaketa honek baditu bere barne arazoak, ia ezinezkoa da bikain irtetea nahiz eta 8. edizioa izanik, beti daude hobetu beharreko arazoak.
Nola definitzen duzu zuen burua? Agian hacker bezala? Zein da zuen izatezko lana?
Ez, gu “Hacktibistak” gara, hackerren antzekoak baina beste mota batekoak alegia. Guk teknologia aplikatzen dugu politika munduan. “Hacktibista” izatea ez da gure lana, gehienok, norberak bere lana du, bat tuba jotzen duen musikaria da, baliteke horretaz bizitzea. Baina denok gaude informatika munduan sartuta modu batera edo bestera. Informatikariak edo teknologia sailetan banatuta nahiz eta azken finean biak elkarrekin lotuta dauden.
Zenbat jende dago eta nongoak dira ? Elkar ezagutzen duzue Gustura sentitzen dira? Gerturatu zaizue gernikarrik edo bisitariren bat?
Jende piloa dago, 400ik gora. Gehienak katalanak dira, Katalunian gaudela dirudi. madrildarrak, euskaldunak, txiletarrak, italiarrak, yankee bat ere badago, jende asko dago bai eta etxean bezala sentitzen dira ( etxeko zapatilak ere ekarri ditugu jaja), oso gustura, gainera elkar ezagutzen dugu lehenagoko topaketa batzuetatik nahiz eta jende berria ere beti azaltzen den, ea Gernikako jendea ere animatzen den.
Batzuk hurbildu dira bai, esaterako batzuk sartu eta jarraian ihes egin dute, orokorrean etorri direnak galderak egin dizkigute hackmeetingari buruzkoak. Ikus daitekeenez jendea interesaturik dago.
Egitarauari dagokionez, zein izan daiteke ikusgarriena edota interesgarriena?
Ziurrenik Txipiren nodoa web eta wpa-ri buruzkoa, ukatu ezin daitekeen Copyleftarena ere. Ez hori bakarrik, Introduccion a la informatica ere ez dago gaizki. Como aplicar hacktibismo al movimiento de la vivienda ere interesgarria da
Zer da Windows zuentzako? Zergatik erabiltzen duzue Software librea?
Software librak azken finean komunitate bat irekitzen duelako, erabilera librekoa da, gure sisteman errazago sar gaitezkeenean. Ez dugu lizentziarik ordaindu behar, ez du gasturik suposatzen hori erabili edo izateak.
Datorren urteko edizioari begira al zaude honezkero? Non izango den bai…
Ezta ideiarik ere. Hau bukatu ostean hasiko gara planteatzen lekua aurkitzea garrantzitsuena delarik. Batetik bestera aldatzen den gauza bakarra lekua da, bestela guztiak oso antzekoak dira.






