Honek ez du software askearekin zer ikusirik baina atzoko gaua gogoratu nai diet Miravallesko Herrikoan egon zen peña guztiari, bi kontzertu ZAHIL eta PUNKAMINE. Benetan kriston kontzertuak izan zirela biak, gainera punkamine lehen aldia zen zuzenean ikusi nuena. Kriston kontzertua eskaini zuten eta euren saleei dena eskaini zieten.
Asel esagutzeko aukera izan nuen, tipo benetan jatorra, taldearekin ere berba egiten egon ginen eta argazki batzuk atera genituen, orain mailez bidali behar didatenak
Talde biak Copyleft lizentziaren baitan publikatzen dituzte euren kantak, gero ZAHILEN mp3 batzuk ekarriko dizkidate eta zuen eskura jarriko ditut. Zer esanik ez biek euskeraz abesten dutela. Ea gustuko duzuen, gauean jarriko ditut denon eskura.
Ondo izan, aupa zahil eta punkamine
Ahastu gabe, eskerrik asko Asel kotxean ekarteagaitik tio!










